Ekonomia -

Turismo Legea

Pisu turistikoak erregulatzeko izapideak hasi ditu Gasteizko Udalak

Neurri honen bitartez Euskadiko Turismo Legera egokitu nahi du. Legeak erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logeletako ostatu ematea erregulatzen ditu.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak Hiri antolamendu plan orokorra aldatzeko izapideak hasi ditu ostiral honetan, etxebizitzen edota haien logelen erabilerak erregulatu ahal izateko, baliabide turistiko modura.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, neurri honek negozio mota hauek hirian gauzatu ahal izateko baldintzak zehaztuko ditu, eta udalbatzan eztabaidatuko dute; gehiengo osoa lortu beharko du bilkuran.

Neurri honen bitartez Euskadiko Turismo Legera egokitu nahi du. Legeak erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logeletako ostatu ematea erregulatzen ditu.

Araudi honek udalen esku uzten du lurren eta eraikuntzen erabileraren erregulazioa; ondorioz, Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako protokoloarekin bat egin zuen, eta Donostiako eta Bilboko udalek ere gauza bera egin zuten, baita Eudel Euskadiko udalerrien sareak ere.

Izapide hauekin bizilagunen komunitateen ongizatea bermatu, kontsumitzaileak korazatu eta enpresen arteko lehiakortasuna bermatu nahi ditu Udalak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi argazkiak Ekonomia albisteak Gasteiz albisteak Albisteak