Ekonomia -

Datuak

Inoiz baino turista gehiago hartu ditu Euskadik 2017an

Alfredo Retortillo Merkataritza, Turismo eta Kontsumo sailburuak urteko balantzea egin du gaur goizean. Sektorearen desestazionalizazioa nabarmendu du, urte osoan zehar etortzen direlako.

Guggenheim museoa. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate
Guggenheim museoa. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate
Guggenheim museoa. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017an inoiz baino turista gehiago izan dira Euskadin, ia 3,6 milioi bisitari, 2016an baino 150.000. Horrez gain, turismoa ez da udara mugatzen, urte osoan zehar etortzen baitira bisitariak.

Alfredo Retortillo Merkataritza, Turismo eta Kontsumo sailburuak urteko behin-betiko balantzea egin du gaur goizean Bilbon, INE institutuaren datuak bilduta. Izan ere, Eustat erakundeak hotelen eta landa-turismoen datuak dituen arren, INEk apartamentuetan, aterpetxeetan eta kanpinetan lo egiten duten bisitariak hartzen ditu kontuan.

Estatistika horiek Euskadin gau bat pasa dutenak hartzen dituzte aintzat. Hori dela eta, kontaketatik kanpo daude itsas-bidaietako bisitariak, ez dutelako bertan lo egiten.

Bildutako informazioak inoizko daturik onenak baieztatu ditu: 3.588.045 bisitari (2016an baino % 4,4 gehiago), eta 7.411.084 gau egonaldi, % 3,4 gehiago.

Bestalde, turistak urte osoan zehar iristen direnez, sektorea jasangarria da, diru-sarrerak ez direlako soilik udan pilatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Ekonomia 2024 Eguneko albisteak