Ekonomia -

Intoxikazioa Madrilen

Tolosaldeko gazta bat merkatutik kendu dute meningitis kasu bat antzeman ondoren

Oihan Txiki kooperatibak egindako hiru gazta sorta guztiak merkatutik kendu dituztela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak, 'Listeria monocytogenes' bakterioaren intoxikazio kasu bat antzeman ondoren.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Ohian Txiki kooperatibako gazta-sail guztiak merkatutik kendu dituzte

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oihan Txiki kooperatibak egindako ardi gazta-sail guztiak merkatutik kendu behar izan dituztela jakitera eman du gaur Eusko Jaurlaritzak, Madrilen Listeria monocytogenes bakterioak eragindako meningitis kasu bat antzeman ondoren.

Osasun Sailak agiri batean azaldu duenez, ondorengo produktuak kendu dituzte merkatutik: Gutizia (ardi esne gordinez egindako gazta), Txuria (ardi esne gordinez egindako mami biguneko gazta) eta Beltza (ardi esne gordinez egindako gazta zilindroa).

Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (Aecosan) meningitis kasu baten berri eman ondoren hartu du erabakia Jaurlaritzak. Listeria monocytogenes bakterioak eragindako kasu bat izan da Madrilen, eta ardi esne gordinez egindako gaztaren kontsumoarekin lotu dute.

Gertakariaren berri atzo izan zuen Aecosanek, Informazio Elkartruke Azkarreko Sistemaren (Sciri) bidez. Pazienteak hobera egin duela jakinarazi dute azken orduetan. Agentziak zehaztu duenez, gazta Orexako (Gipuzkoa) Oihan Txiki artzain kooperatibak ekoitzi du.

Katalunia, Euskadi eta Madril

Antza denez, kutsatutako esneaz eginiko produktu sorta Katalunian, Euskadin eta Madrilen banatu dute.

Horregatik, produktu horietako bat etxean duten kontsumitzaileei ez jateko gomendioa eman die Osasun Sailak, eta jan ostean sintomaren bat baldin badute osasun zentro batera joateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak Tolosa azken orduko albisteak EAE albisteak Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Madril albisteak gaur Osasun albisteak gaur