Ekonomia -

2017-2020 Enplegu Egitasmoa

Emakumeak lan-jardueran 'murgiltzea bultzatuko' du Eusko Jaurlaritzak

Bestalde, langabezia-tasaren murrizketa “etengabea” helburu estrategikoen artean du planak, 2020ko azken hiruhilekoan % 10 baino txikiagoa izateko.

Beatriz Artolazabal Enplegu sailburua Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Beatriz Artolazabal Enplegu sailburua Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Beatriz Artolazabal Enplegu sailburua Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Egitasmoak 1.175 milioi euroko aurrekontu-saila du. Besteak beste, emakumeak lan-jardueran “baldintza beretan erabat murgiltzea bultzatzeko” neurriak aurreikusten ditu ekimenak.

Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean agerraldia egin du sailburuak, berak eskatuta, 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa aurkezteko.

Langabezia-tasaren murrizketa “etengabea” helburu estrategikoen artean du planak, 2020ko azken hiruhilekoan % 10 baino txikiagoa izateko.

45.000 lanpostu

Era berean, 2017-2020 epean 45.000 lanpostu sortzea espero du Artolazabalek, enpresen sorrera eta lana aurkitzeko aukera gutxi dituzten pertsonak kontratatzeko pizgarrien bidez.

Gainera, 2017tik 2020ra bitartean, 20.000 gazteri lan aukera bat eskaini nahi die egitasmoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Gaurko azken ordukoa