Itxi

Ekonomia

Heriotza

Jose Ignacio Arrieta hil da, Ardanzaren Gobernuan Enplegu sailburu izandakoa

EITB.EUS

Enpresaburua bart hil da, Bilbon, gaixotasun luze baten ondorioz.

  • Jose Ignacio Arrieta. Argazkia: Innobasque

    Arrieta, artxiboko argazki batean. Argazkia: Innobasque

Jose Ignacio Arrieta Heras Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburu ohi eta enpresaburua hil da bart, Bilbon, gaixotasun luze baten ondorioz.

Jose Antonio Ardanza lehendakari zela, 1987 eta 1991 bitartean izan zen sailburu Arrieta.

Eusko Jaurlaritzako kide ez ezik, hainbat enpresatan (MBN Comunicacion, Editora Pais Vasco 93 —Estrategia Empresarial egunkari ekonomikoa argitaratzen duena— eta Sidenor Investigacion y Desarrollo, esaterako) presidente eta konpainia askotan (EVE, Repsol eta Naturgas, besteak beste) kontseilari ere izan da.

Arrietaren aldeko hileta elizkizuna azteazken honetan, martxoaren 14an, egingo da arratsaldeko zazpi terdietan Algortako (Getxo) Trinitarioen elizan: San Martin Kalea, 6.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena