Ekonomia -

Baieztapena

'Txiki' Muñoz ez da ELAko idazkari nagusi izango 2019ko erdialdera

2019ko maiatzaren 23an, 60 urte betetzen dituenean, ELAko idazkari nagusia ez dela izango esan du buruzagi sindikalak kazetarien aurrean, Bilbon.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia Maiatzaren 1eko kartelaren alboan. Argazkia: EFE
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia Maiatzaren 1eko kartelaren alboan. Argazkia: EFE
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia Maiatzaren 1eko kartelaren alboan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren urteko erdialdera EAEko sindikatu nagusiaren buru ez dela izanen baieztatu du gaur Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak. Horrela, sindikatuaren azken kongresuan, bere burua berriz aurkeztu zuenean, zuzendaritza organoen aurrean hartutako konpromisoa beteko du Muñozek.

2019ko maiatzaren 23an, 60 urte betetzen dituenean, ELAko idazkari nagusia ez dela izango, adierazi du buruzagi sindikalak kazetarien aurrean, Bilbon; baina ez du data zehatzik eman, ezta bere ordezkoaren xehetasunik aurreratu ere.

Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusi izendatu zuten berriro 2017ko ekainaren 16an, sindikatuaren XIV. Kongresuan. Ordezkarien % 87,5ek babesa eman zioten. Bere hirugarren agintaldiari hasiera eman zion, erdialdera kargua uzteko erabakia hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Ekonomia Albisteak Sindikatuak