Ekonomia -

Protekzionismoa

Europar Batasuneko metalari ezarri beharreko muga-zergak atzeratu ditu AEBk

Europar Batasuneko metalari ezarri beharreko muga-zergak atzeratu ditu AEBk

Ontzi bat portuan. Artxiboko argazkia: EFE
Ontzi bat portuan. Artxiboko argazkia: EFE
Ontzi bat portuan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) herrialde, Mexiko eta Kanadaren aluminio eta altzairu inportazioei ezarri beharreko muga-zergak hilabete bat atzeratu ditu Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak, Etxe Zuriak jakitera eman duenez. Bestalde, Argentina, Brasil eta Australia behin betiko libratu dira.

Donald Trump AEBko presidenteak martxoaren amaieran % 10eko eta % 25eko muga-zergak ezarri zizkien aluminioari eta altzairuari, hurrenez hurren, baina gaur gauerdira arte atzeratu zuen neurriaren aplikazioa, merkataritza akordio paraleloen negoziazioari aukera emateko.

Era berean, Hego Korea aldi baterako libratu zuen AEBko Exekutiboak. Gainera, Washington eta Seul behin betiko akordio batera heldu dira jadanik; ondorioz, Hego Koreak ez du muga-zergarik ordaindu beharko.

Hasierako epea agortzear denez, gauerdian, hain zuzen ere, Mexiko, Kanada eta Europar Batasunari beste 30 eguneko “azken” luzapen bat ematea erabaki du Trumpek; oraindik akordiorik lortu ez duten herrialdeak.

Hego Korearekin akordioa “behin betikoa” dela iragarri du AEBko Gobernuak, eta Argentina, Brasil eta Australiarekin adostutako itunak “aurreakordioak” direla zehaztu du Washingtonek; horien berri laster emango du.

Europar Batasunak "ez du mehatxupean negoziatuko"

Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak hartutako erabakia “gogoan hartu” duela adierazi du Europako Batzordeak, baina Europar Batasunak “mehatxupean negoziatuko ez” duela ohartarazi du.

“AEBen erabakiak merkatuak kolokan jarri ditu, eta enpresen erabakietan eragiten ari da dagoeneko”, kritikatu du EBko Exekutiboak agiri batean.

Europako Batzordearen hitzetan, testuinguru honetan zerga-salbuespena “erabatekoa eta iraunkorra” izan beharko litzateke, AEBko Administrazioak aplikatu nahi dituen neurriak “ezin direlako nortasun nazionalarekin justifikatu”.

“Aluminio eta altzairu sektoreen gehiegizko gaitasuna ez da EBean sortzen”, gogorarazi du Batzordeak. “Alderantziz, azken hilabeteetan AEBekin eta beste bazkideekin konponbide bate bilatzeko konpromisoa hartu du EBk”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Mexiko Albisteak Donald Trump Brasil Argentina Australia