Ekonomia -
Lan-istripua
Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsasontzi batean, sarearekin katramilatuta
55 urteko arrantzalea sarea botatzen ari zela uretara erori eta sarearekin korapilatuta ito da.
eitb.eus
Orioko 'Berriz Ave Maria' itsasontziko 55 urteko arrantzale bat hil da Kantabriako uretan, sarea botatzen ari zela uretara erori, sarearekin korapilatu eta itota.
Lan-istripua bart gertatu da Kantabriako uretan, Santanderretik milia gutxitara, Karkara.eus agerkariak jakinarazi duenez.
Tripulazioko kideek atera dute uretatik, baina ordurako itota zegoen.
Aurten lan istripuz hil den 18. langilea da, eta bigarren arrantzalea, LABek emandako datuen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea