Itxi

2018/05/26

13:35

Ekonomia

Mobilizazioak

Milaka pertsiodun irten dira berriz kalera 'pentsio duinak' aldarrikatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Jendetza bildu da Gasteizen, Donostian, Iruñean, Bilbon, Eibarren eta Altsasun egindako mobilizazioetan.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Milaka pentsiodun irten dira kalera gaur Hego Euskal Herrian, Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako erretirodunen, alargunen eta pentsiodunen elkarteen plataformek deituta. Pentsio-sistema publikoa mantentzea eskatzeaz gain, iraunkortasun faktorea bertan behera uztea eta pentsioen fondo pribatuei ematen zaien babesa indargabetzea aldarrikatu dute.

Bilbon izan da mobilizazio jendetsuena, 14.000 pertsona egon baitira, Bizkaiko hiriburuko Udalaren arabera. Manifestazioa Kale Nagusian barrena ibili da, jai giroan. Parte hartzaileek "pensionistas, aurrera" (pentsiodunak aurrera), "manos arriba, esto es un atraco" (eskuak gora, hau lapurreta da) leloak oihukatuz. Horrez gain, Mariano Rajoyren dimisioa ere eskatu dute.

Gasteizen 4.000 lagun inguru bildu dira goizean, Udaltzaingoaren esanetan, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. PPren eta EAJren aurkako aldarriak entzun dira, Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan lortutako akordioa salatzeko. Besteak beste, honako leloak oihukatu dituzte: "Abuela, muérete porque lo dice el PP" (Amona, hil zaitez, PPk dioelako), "Rajoy mentiroso" (Rajoy, gezurtia), eta "Sus corrupciones nos roban las pensiones" (Haien ustelkeriek gure pentsioak lapurtzen dizkigute).

Donostian ere arratsaldean egin dute protesta eta, antolakuntzaren arabera, 30.000 pertsonek hartu dute parte. Erretirodunen eta pentsiodunen elkarteetako hainbat pankarta erakutsi dituzte, baita nork bereak ere.

BIDEOA:

CCOO eta UGT sindikatuetako Loli Garcia eta Raul Arza izan dira Bilboko manifestazioan, baita Idoia Mendia Euskadiko sozialisten idazkari nagusia eta Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramailea ere; Donostian, berriz, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak hartu du parte.

MANIFESTACION PENSIONES BILBAO EFE

Milaka pertsona bildu dira Bilboko kaleetan. Argazkia: EFE

Iruñean mila pertsona bildu dira "Sasoia" eta "Nafarroako Pentsionistak Martxan" plataformek deituta. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatu dute, Espainiako Gobernuaren pentsio-politika kritikatzeaz gain.

Nafarroako hirrburuko erdialdean ibili dira parte hartzaileak, honako aldarria zuen pankarta erakutsiz: "Pensión pública digna mínima 1080 euros" (Gutxineko pentsio duina 1080 euro). Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Batzarrak sinatu du kartela.

Pentsiodunak Iruñean. EFE

Pentsiodunak kalera irten dira Iruñean. Argazkia: EFE

2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorren onarpena

Joan den asteazkenean Kongresuan Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu ostean egin dituzte gaur manifestazioak. PPk eta EAJk sinatutako akordioaren arabera, pentsioak % 1,6 igoko dira 2018an, eta KPIa kontuan izanik 2019an. Horrez gain, iraunkortasun faktorea ez da 2023ra arte indarrean jarriko.

Itun hori kritikatu du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak Bilboko manifestazioaren amaieran irakurritako oharrean, "ez baita inolaz ere nahikoa". "Gure mugimendua nahastu eta indargabetu nahi zutenek ez dute asmatu", gaineratu dute agirian.

Jeltzaleen eta popularren itunak "2018rako eta 2019rako soilik bermatzen du KPIaren igoera", gaurko mobilizazioen antolatzaileen arabera. Beraz, "ordutik aurrera ere 0,25 baino ez igotzeko arriskua" dagoela nabarmendu dute.

Hori dela eta, "haien ardurak bere gain hartzea eta egoera horrekin amaitzeko neurriak adostea" eskatu diete Madrileko, Gasteizko eta Iruñeko gobernuei. "Gure aldarrikapenak bidezkoak eta arrazoizkoak dira, eta agintzen dutenen borondate ezak eragozten du erantzuna ematea", ondorioztatu dute.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Ekonomia
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;