Ekonomia -

Lan-istripua Nafarroan

34 urteko langile bat larri zauritu da Caparroson, lanabes batek harrapatuta

Medikuek eta erizainek ezbeharraren tokian artatu ondoren, behargina Nafarroako Ospitalera eraman dute helikopteroz. Gerrialdean lesioa du zaurituak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat larri zauritu da Caparrosoko (Nafarroa) abeltzaintzako ustiategi batean, lanabes batek harrapatuta. Honenbestez, lan-istripua izan da.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra 13:19 aldera gertatu da. 34 urteko langile batek istripua izan duela jakinarazi dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek.

Medikuek eta erizainek ezbeharraren tokian artatu ondoren, behargina Nafarroako Ospitalera eraman dute helikopteroz. Gerrialdean lesioa du zaurituak.

Tafallako polizia-etxeko foruzainak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana Ekonomia Albisteak