Ekonomia -

Maiatzean gertatu zen

Bilboko Ingeniaritza Eskolaren eskaileratatik erori zen langilea hil egin da

Eskaileratatik erori eta buruan kolpea hartu zuen EHUko Administrazio eta Zerbitzuen beharginak. Orduz geroztik koman zegoen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Ingeniaritza Eskolan, iragan maiatzean, lan-istripua izan zuen behargina ostiral honetan hil egin da, LAB sindikatuak jakitera eman duenez. Eskailera batzuetatik erori zen, eta orduz geroztik koman zegoen.

Eskaileratatik erori eta buruan kolpea hartu zuen EHUko Administrazio eta Zerbitzuen beharginak. LABek salatu duenez, eskailerek “aplikazio araudia urratzen dute”. Kolpea hartu eta konortea galdu zuen emakumeak.

“Ezbehar larria eragin zuten irregulartasunak” salatu zituen sindikatu abertzaleak. Bestalde, EHUko Zuzendaritzak martxan jarritako ikerketa Batzordean ez parte hartzea erabaki zuen LABek. Gainera, Osalanen aurrean antzemandako gabezia larriak salatu zituen sindikatuak.

“Hala ere, orduz geroztik LABek ez du Osalanen, Lan Ikuskaritzaren eta Unibertsitateko Zuzendaritzaren informaziorik jaso. Unibertsitateak, UGT, CCOO eta Steilasen parte-hartzearekin, martxan jarritako Batzordearen eskutik martxan jarri diren neurrien berririk ez dute eman”, erantsi duenez.

EHUko Prebentzio ordezkariak datorren astelehenean biltzea proposatuko du LABek, langilearen heriotzaren aurrean protestak erabakitzeko eta deitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilbo EHU Ekonomia Albisteak