Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Pentsioen igoeraren atzerapenak uztailaren 27an jasoko dituzte erretirodunek

Ekonomia

Atzeraeraginez

Pentsioen igoeraren atzerapenak uztailaren 27an jasoko dituzte erretirodunek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/07/12

Bestalde, Espainiako Gobernua balio handitzea bermatzeko lanean ari dela azpimarratu du Magdalena Valerio ministroak.

  • Pentsiodunek Bilbon egindako mobilizazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

    Pentsiodunek Bilbon egindako mobilizazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

    Pentsiodunek Bilbon egindako mobilizazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotako pentsioen igoeraren atzerapenak, urtarrilaren 1etik atzeraeraginez, uztailaren 27an ordainduko dituztela iragarri du ostegun honetan Magdalena Valerio Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza ministroak.

Toledoko Itunaren Batzordean agerraldia egin du Valeriok. Bestalde, Espainiako Gobernua pentsioen balio handitzea bermatzeko lanean ari dela azpimarratu du ministroak.

“Pentsioen % 1,35eko igoeraren ordainketa egiteko pausoak ematen ari dira, urte hasieran % 0,25eko igoera ordaindu ondoren; eta onuradunak 9,5 milioi erretirodun izango dira”, adierazi du Valeriok.

Gutxieneko pentsioen % 2,75eko igoera zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko sorospenari (SOVI) eta kotizazio gabekoei ordaindu behar dietela gogorarazi du ministroak. Gutxieneko pentsioa jasotzen duten 2,5 milioi pertsona baino gehiago izango dira onuradunak; izan ere, 200.000k SOVI jasotzen dute, eta 500.000k kotizazio gabekoak.

Bestalde, alargun-pentsioari dagokionez, igoera ordaintzeko lanean ari dira; izan ere, oinarri arautzailea % 52tik % 56 izatera pasa da; kasu honetan abuztuaren 1etik aurrerako eraginarekin.

Konkretuki, Mariano Rajoyren Gobernuak EAJrekin adostutako akordioari esker, gutxieneko pentsioek % 3 gora egin dute aurten, eta 2,4 milioi erretiroduni mesede egingo die horrek. Era berean, kotizazio gabeko pentsioek % 3 gora egin dute, 450.000 pentsiodunen mesedetan.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena