Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Iruñean, eraikuntza batean lanean ari zela

Eguerdiko ordu biak aldera gertatu da. Polizia Forala kasua ikertzen ari da.

Langile bat hil da Iruñean, eraikuntza batean lanean ari zela

0:29

REDACCIÓN | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko langile bat hil da Iruñean, astearte honetako arratsaldeko lehen orduan, Erripagaina auzoan; izan ere, oso goitik jausi da, obra batzuetan lanean ari zela.

Lan-istripua izan delakoan dago Foru Polizia. Jakitera eman dutenez, 14:00ak jo baino pixka bat lehenago jazo da ezbeharra; Tafallako enpresa bat Madril kalean obra bat ari da egiten, eta bertatik eman dute abisua.

Hildakoak B.E.A. du izena, eta 52 urte ditu. Marokoarra da. Aipatutako iturrien arabera, segituan zendu da, eta, hortaz, bertaratutako anbulantziak ezin izan du ezer egin.

Hiriko Segurantzaren, Polizia Zientifikoaren eta Polizia Judizialaren patruilak joan dira tokira; badirudi lan-istripua izan dela, eta ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gizartea Ekonomia