Ekonomia -

Galiziako enpresa

Ingemarrek Usurbilgo lantegia itxi eta 31 langileak kaleratuko ditu

ELAk erabat arbuiatu du Ingemar-Usurbil ixteko sinatu den espedientea.

Ingemarreko langileen protesta. Argazkia: ELA
Ingemarreko langileen protesta
Ingemarreko langileen protesta. Argazkia: ELA

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak erabat arbuiatu du Ingemar enpresako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak (UGTko 3 ordezkari eta CIGeko 2) akordioa sinatu dute Usurbilen (Gipuzkoa) 31 langile kaleratzeko.

ELAk agiri batean jakitera eman duenez, UGTk, zuzendaritzarekin batera, Usurbilgo langileen kaleratzea bultzatu du; "zoritxarrez, CIGeko ordezkariek ere sinatu egin dute akordioa. Hau deitoragarria da, Usurbilen ordezkaritzarik ez duten bi sindikatu horiek erabaki baitute Gipuzkoako langileak lanik gabe uztea".

Sindikatuak Usurbilgo langileei babesa eman die; "ziur gaude lantegiak etorkizuna baduela", esan du. Horrenbestez, Ingemarreko zuzendaritzaren jarrera onartezina dela esan du ELAk. "Kudeatzaile horiek ez dute eskrupulurik, eta beren jokabideak jazarpen penala merezi du".

ELAren ustez, Eusko Jaurlaritzako industria saila saiatu egin beharko litzateke langileekin batera enpresaren praktika hauek jazartzen, bai eta Usurbilgo lantegiaren etorkizuna bermatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE Lana berriak ABEEE berriak Ekonomia Usurbil Lan gatazkak azken ordukoa