Ekonomia -

Santurtzi

Ireki egin dituzte Mamarigako tuneleko bi hodiak

5,8 milioi euroko inbertsioa eta zazpi hilabeteko lanak behar izan dituzte azpiegitura hobetzeko.

Mamarigako tunelak (Santurtzi). Argazkia: EiTB
Mamarigako tunelak (Santurtzi). Argazkia: EiTB
Mamarigako tunelak (Santurtzi). Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak Mamarigako tunelak ireki ditu, moldatze-lanetan zazpi hilabete eta 5,8 milioi euroko inbertsioa erabili eta gero.

Egunero 17.000 ibilgailuk baino gehiagok erabiltzen dute bide hori portura edo Santurtzira eta Zierbenara sartzeko. Aldundiaren arabera, lanek azpiegitura egokitzea eta berritzea ahalbidetu dute.

Tunelak hobetzeko, LED teknologia erabiltzen duen argi sistema, haizagailuak, megafonia sistema, eta argia eta airea kontrolatzeko sistema berritu dute, eta, horrez gain, barruko kamerak berritu eta sute-detektagailu gehiago jarri dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Portuak akordioa adostu zuten portuak N-644 errepidean duen eragina murrizteko, bertara sartu edo bertatik ateratzen diren ibilgailu berezien joan-etorria arintze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak