Ekonomia -

Kutxabank

EAJk Kutxabenkeko kontrola hartu du, Kutxan EH Bildu baztertuta

Kalitatezko boto batekin lortu du presidentetza Iturbek, eta EH Bilduk ordezkari batengatik galdu du Kutxako kontrola. BBKn, Mario Fernandez izendatu dute berriz ere, eta Vitalen, Fernando Aranguiz.

Xabier Iturbe. EFE
Xabier Iturbe
Lehia gogorra izan da Kutxan, admisnitrazio konsteiluko kideak aukeratzeko orduan

02:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehia gogor baten ondoren, Xabier Iturbe EAJren hautagaia aukeratu dute Kutxako presidente, kide adinekoenaren kalitatezko botoari esker. Administrazio Kontseiluan berdinketa egon da (7 boto alde bakoitzeko), eta Jacinto Hernandez sozialistaren kalitatezko botoak eman dio presidentetza Iturberi.Ordu batzuk lehenago aukeratu dituzte Administrazio Kontseilu horretako kideak, Kutxako Batzar Nagusi polemiko batean. Bertan, ordezkari bakarragatik galdu du Kutxako kontrola EH Bilduk. Iturberekin batera, Jose Miguel Martin Herrera izendatu dute Kutxako presidenteorde, eta Iñigo Barandiaran idazkari.

Aukeratu eta gutxira, ohar baten bidez, Kutxako Administrazio Kontseilua berritzeko prozesua legeari ''zehatz mehatz'' jarraituz egin dela esan du Iturbek.

Ordezkari bakarragatik galdu du kontrola EH Bilduk

Ordezkari bakarreko aldeagatik galdu du Kutxako kontrola EH Bilduk, asteazken honetan egin duten Kutxako Batzar Nagusian. Izan ere, guztira 15 ordezkari dira, eta, horietatik 7 lortu ditu EH Bilduk, 3 EAJk, 2 PSE-EEk, eta ordezkari bana CCOOk, Pixkanaka elkarteak eta DYAk.

EH Bilduk udaletako hirugarren ordezkaria lortu du, zozketan, baina gizarte alorreko kolektiboen hautagaitza izan da giltzarri azken emaitzan. Izan ere, Gipuzkoako Kutxak baliogabetu egin zuen gizarte alorreko kolektiboek aurkeztutako hautagaitza, zenbait informazioren arabera ustez Bilduren gertukoa, eta hori erabakigarria izan da kontrola batera edo bestera bideratzeko. Zerrenda hori baliogabetzeko arrazoia hautagaitzako ordezko baten adinean dago, 70 urte baino gehiago dituelako, eta horrek administrazio kontseiluko kide izatea galarazten dio. EH Bilduk dagoeneko erabaki horren kontra helegitea jarri du epaitegian.Edonola ere, legeak baimenduta, asteazken honetan beste hautagai bat izendatu du Xabier Iturbek: Javier Barace DYAko kidea. Hala, zuzenean kontseilari izatera pasatu da Barace.

Ostegun honetan prentsaurrekoa eskainiko du EH Bilduk, Kutxako Batzar Nagusian gertatutakoa baloratzeko.Mario Fernandez, berriz ere presidente BBKn

BBK-ko Administrazio Kontseiluak asteazken honetan egin duen lehen bileran, Mario Fernandez izendatu dute berriz ere presidente. Halaber, Xabier Sagredo Ormaza izendatu dute presidenteorde, eta Angel Lobera Revilla idazkari.

Aurretik, BBKren Batzar Orokorra egin dute, eta, bertan, Administrazio Kontseiluko 15 kideak aukeratu dituzte. EAJk gehiengoari eutsiko dio (9 ordezkari lortu ditu), CCOO sindikatuak 3 ordezkari lortu ditu, PSE-EEk 2, eta beste bat aukeratu dute erakunde sozial eta kulturalek.

Fernando Aranguiz, Zapateroren ordezkoa

Fernando Aranguiz (PP) izendatu dute Vitaleko presidente. Administrazio Kontseilu horretan PPko kideek izan dute gehiengoa (7 ordezkari), eta atzetik geratu dira EAJ (2), PSE (1) eta Bildu (1). Gaurtik aurrera Carlos Zapatero sozialistaren tokia beteko du Aranguizek. Juan Maria Ollora (EAJ) izendatu dute presidenteorde, eta Gustavo Antepara (PP), berriz, idazkari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea