Gizartea -

Bizkaia

Ertzaintza larunbatean desagertutako gizon baten bila ari da Ugaon

86 urte ditu desagertutakoak, eta parkinson eta alzheimer gaixoa da. Atzo etxetik desagertu zen.

Erredazkzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza 86 urteko gizonezko baten bila ari da Ugao herri bizkaitarreko inguruetan, Segurtasun Sailetik zabaldu dutenez.

Gizonezkoak 86 urte ditu eta parkinson eta alzheimer gaixoa da. Etxetik desagertu zen atzo, eta ondoren familiak gertatutakoaren gainean jarri zuen Ertzaintza.

Agenteek 03:00ak arte bilatu zuten eta, ordu horretatik aurrera, bolondresek jarraitu zuten bilaketa lana. Gaur, igandea, 08:30ean, poliziek ekin diote berriro bilaketari.

Antza denez, gizonak 19:00ak aldera alde egin zuen etxetik; praka grisak, jertse urdina marra zuriekin eta oinetako beltzak zituen jantzita. Desagertutakoak gaixotasun larria dauka eta sendagaiak hartu behar ditu. Mugitzeko arazoak ditu eta makila batez lagunduta egiten du oinez. 1,70 cm-ko altuera du eta 80 kilo inguru pisatzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea albisteak Desagertutako pertsonak gaur Ugao Alzheimer gaitza