Gizartea -

Aurkikuntza

Munduko dinosauro handienetakoa aurkitu dute Argentinan

Lantalde zientifikotik adierazi dutenez, 'Notocolossus da bere izena, ezagutzen den animalia lehortar erraldoienetakoa'.

Agnetziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernardo Gonzalez Riga paleontologoak zuzentzen duen ikerlari talde batek "espezie berri bat aurkitu du, zientziak orain arte ezagutzen zuen dinosauro handienetakoen artean dagoena". Lantalde zientifikotik adierazi dutenez, "Notocolossus litzateke bere izena, ezagutzen den animalia lehortar erraldoienetakoa".

Hezur fosilak Argentinako Mendoza probintzian topatu dituzte, eta 86 milioi urteko antzinatasuna daukate.

Espezie berriak “giltzarria izango den informazioa emango die zientzialariei Titanosauro erraldoien atzeko gorputz-adarren anatomiari buruz”. Dinosauro mota horiek inoiz existitu diren animalia lehortar erraldoienak dira.

Aipatu aurkikuntza deskribatzen duen artikulua astelehenean plazaratu zuen Nature aldizkariak.

“Bere eskeletoa osotasunean ez aurkitzeak bere tamainaren kalkulu zehatzak egitea galarazten duten arren, humeroak (besoko hezurra) 1,76 metro luze neurtzen du, eta hori orain arte ezagutzen zen edozein Titanosaurorena baino luzeagoa da".

"Pentsa dezakegun bezala Notocolossus dinosauroaren gorputz proportzioak ondoen kontserbatuta dagoen Titanosauroarenarekin aldera baldin badaitezke, pizti berriak 25-28 metro luze zen eta 40 eta 60 tona artean pisatzen zituen; hau da, 9 edo 13 elefante batera pisatzen dutena”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak gaur Gizartea Gaurko azken ordukoa