Gizartea -
Euskara
'Ikusi eta Ikasi'ren 12. edizioa, gaurtik aurrera Bilbon
2 eta 8 urte arteko haurrentzako ikuskizunak urtarrilaren 26tik apirilaren 16ra izango dira.
eitb.eus
'Ikusi eta Ikasi' egitasmoaren 12. edizioa izango da urtarrilaren 26tik apirilaren 16ra Bilboko euskal udaltegietan. 2 eta 8 urte bitarteko umeentzako egitasmo hau Euskara Elkarteen Federazioa den Topagunearekin elkarlanean egingo dute.
58 ikuskizun izango dira: antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza-saioak, txotxongiloak, mozorroak, musikoterapia, barreterapia eta sormenezko eraikuntza.
Berrikuntza gisa, aurtengo edizioan 'Ikusi eta Ikasi' Santutxuko eta Zorrotzako udaltegietara ere hedatuko da.
Tailer eta jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, Deustu Bidarteko udaltegian antolatutakoak izan ezik, horiek 11:00etan izango baitira.