Gizartea -
Larunbatean jazo zen
Arratoi batek argindarrik gabe utzi ditu Durangoko hainbat kale
Animalia kontrol-panel batean sartu zen eta "kalte handiak" eragin zituen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arratoi batek argindar zerbitzurik gabe utzi zituen larunbatean Durangoko hainbat kale, kontrol-panel batean sartu eta kable batzuei koska egin zielako.
Horrela, animaliak zirkuitulabur larria eragin zuen, eta "kalte handiak" egin zituen instalazioan. Arratoia bera ere elektrokutatu egin zen.
Horren ondorioz, kale hauek argindarrik gabe geratu ziren: Herriko Gudariak, Askatasun Etorbidea eta Josemiel Barandiaran.
Arazoa larria zenez, ezinezkoa izan zuten larunbatean bertan konpontzea, baina igandean lortu zuten zerbitzua behin-behinean berrezartzea.
Matxura behin betiko konpontzeko lanak asteon egingo dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea