Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bere emaztea hil du Avilesen
Auzokoek azaldu dute eztabaida entzun zutela astelehen gauean. Indarkeria matxista kasu bat dela konfirmatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
45 urteko gizon batek bere emaztea hil du Avilesen (Asturias) zuten etxean. Gizonezkoa atxilotu dute, emaztea hil izanaren akusaziopean.
Avilesko El Carbayedo auzoan jazo da. Auzokoek azaldu dute etxe horretan eztabaida entzun zutela astelehen gauean, kolpeak eta oihuak tartean.
Bikotea oso ezaguna zen hirian, "La Duquesita" gozodenda ospetsua beraiena baitzen, hiri erdian. Denda astearteetan ixten dute, horregatik gaur arte ez dute senideek ezer jakin, itxita zegoelako.
Asturiasko Justizia Auzitegi Gorenak konfirmatu du indarkeria matxista kasua dela eta ez zegoela senarraren aurkako salaketarik aurretik. Emakumearen hilotza (ikerketaren iturrien arabera, kolpez josita zegoen) Oviedora eraman dute, autopsia egiteko.
Bestalde, gizonezkoa ospitalera eraman dute, Polizia Nazionalak lagunduta.