Gizartea -
Panpina berriak
Barbie panpina, benetako emakumeen gorputzarekin
Panpina sorta berria merkaturatu du Mattelek: batzuk txikiagoak dira; eta beste batzuk, zabalagoak.
Agentziak | Erredakzioa
55 urtez gerri estu-estua, hanka luzeak eta bularralde oparoko panpina izan da Barbie. Orain, gorputza aldatu diote, benetako emakumeen soslaiaren antz gehiago eduki dezan. Mattel jostailu fabrikatzaileak panpina sorta berria merkaturatu du: batzuk txikiagoak dira; beste batzuk, handiagoak; eta kurba dezente dituztenak ere badaude.
'Fashionistas' bilduman hiru gorputz motako panpinak izango dira: bat jatorrizko panpina baino altuagoa da; beste bat, txikiagoa; eta hirugarrena, zabalagoa eta kurba markatuekin. Horrez gain, zazpi azal eta 22 begi koloreko eta 24 orrazkera motakoen artean aukeratu ahalko da.
Ez da lehenengoa aldia Mattel berrikuntzak egiten dituena. 2015ean azal eta ile kolore ezberdineko panpinak atera zituen. Oinak lau zituen bat ere bazegoen, takoidunak ez ziren zapatak zeramatzana. Hori bai, iaz merkaturatutako guztiek gerri estua eta hanka luzeak zituzten.
"Oso pozik gaude markari aurpegia aldatzeagatik... Neskatoen eta gurasoekiko erantzukizuna dugu, edertasunaren ikuspegi zabalagoa eskaini behar diegu", esan du Evelyn Mazzocco Global Barbieren gerente eta presidente ordeak. Mazzoccoren hitzetan, panpina sorta berria "benetako munduaren isla da".