Gizartea -
Zirkulazio istripua
Lau gazte zauritu dira Aian, autoarekin amilduta
Istripua Aiako Elkano auzoan gertatu da. Autoan zihoazen 17 eta 20 urte bitarteko lau pertsonak ospitaleratu egin dituzte.
O.A. | EITB.EUS
17 eta 20 urte bitarteko lau lagun zauritu dira igande goizaldean Aian, autoarekin amildegi batetik erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, autoa bidetik atera eta maldan behera amildu da.
Ezbeharra 01:20an gertatu da GI-3162 errepidean, Elkano auzoan, Zarauzko noranzkoan.
Autoan zihoazen lau pertsonak harrapatuta gelditu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte.
Istripuaren ondorioz, lau lagunak ospitaleratu egin dituzte: 2 Gipuzkoako Poliklinikara eta 2 Donostia ospitalera. Dena den, ez omen daude larri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea