Gizartea -

Igande honetan

Beste lurrikara bat jazo da Andaluzian

Epizentroa Alborango itsasoan izan da. Oraingokoa 4,5 gradukoa izan da, eta Granadan, Almerian eta Jaenen sumatu dute. Urtarrilaren 25eko lurrikarak kalte handiak eragin zituen Melillan.

Joan den asteko lurrikarak kalte handiak eragin zituen Melillan. Argazkia: EFE
Joan den asteko lurrikarak kalte handiak eragin zituen Melillan. Argazkia: EFE
Joan den asteko lurrikarak kalte handiak eragin zituen Melillan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4,5 graduko lurrikara izan da Andaluzian igande arratsalde honetan, epizentroa Alborango itsasoan duela, 10 kilometroko sakoneran. Lur-mugimendua Granadan, Almerian eta Jaenen sumatu dute, eta ehunka herritarrek 112 larrialdietarako zerbitzuetara deitu dute.

Zerbitzu horrek jakinarazi duenez, momentuz, ez duten kalte pertsonalen edo materialen berri.

Lehen lurrikara izan eta minutu batzuk geroago, 17:38ak aldera, beste lurrikara bat izan da, kasu horretan 3 gradukoa, Institutu Geografiko Nazionalaren arabera.

Almerian dardarak sentitu dituzte, hala nola, Roquetas de Mar, Adra, El Ejido, Berja eta La Mojonera udalerrietan.

Joan den urtarrilaren 25ean beste lurrikara handi bat izan zen Alborango itsasoan, 6,3 gradukoa orduan, eta horrek kalte handiak eragin zituen Melillako hirian.

Institutu Geografiko Nazionalaren datuei erreparatuta, egunean zehar 2 graduko edo gehiagoko 20 mugimendu sismikotik gora izan dira Alborango itsasoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak 2024ko seismoak