Gizartea -

Suitza

Benoit Violer munduko sukaldari onena hil da

Frantziar-suitzar sukaldari ezagunak hiru Michelin izarreko jatetxea zuen, "l'Hôtel de Ville de Crissier", eta munduko sukaldari onenaren saria eman zioten abenduan.

Benoit Violier. Argazkia: Efe
Benoit Violier.
Benoit Violier. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benoit Violier sukaldari ezagunak, "l'Hôtel de Ville de Crissier" jatetxekoak, bere buruaz beste egin du bart 44 urterekin, Vaud kantoi suitzarreko Poliziak jakitera eman duenez.

Violier sukaldari frantziar-suitzarrak sari ugari jaso zituen, tartean hiru Michelin izar eta munduko sukaldari onenarena. Jatetxeak "munduko onena"ren izendapena ere jaso zuen duela hiru aste, La Listek emanda.

Suitzako fiskaltzak ikerketa jarri du abian gertatutakoa argitzeko, baina prentsa-ohar batean aitortu du bere buruaz beste egin izana dela hipotesi nagusia, eta ia bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Jende ospetsua argazkiak