Gizartea -

Iruzurra minbizia erabilita

Neskato bati ebakuntza bat egiteko diru-bilketa faltsua Gasteizen

Emakume gazte bat dirua eskatzen ari da Josep Carreras Fundazioaren eta Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen izenean hiriburuko dendetan, Hungariako neskato baten tratamendua ordaintzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbizia duen neskato bati tratamendua ordaintzeko aitzakiarekin, emakume gazte bat dirua biltzen ari da Gasteizko dendetan, Josep Carreras leuzemiaren kontrako fundazioak gaur ohartarazi duenez.

Emakumea Josep Carreras Fundazioaren eta Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen izenean ari da dirua eskatzen, Budapesteko (Hungaria) neskato bat Espainiara ekarri eta tratamendua ordaintzeko.

Gasteizko kirol denda bateko jabeak egin du salaketa, Fundaziora deitu ondoren, diru-bilketa benetakoa ote zen egiaztatzeko.

Josep Carreras Fundazioa kezkatuta agertu da bere izena iruzurra egiteko erabili dutelako, bere kolaboratzaile guztiak “ondo identifikatuta” joaten direla esan du, eta ez dutela inoiz dirurik eskatzen, Fundazioak egiten duen lanaren inguruko informazioa eman eta bazkideak lortzea baitute helburu, horren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz