Gizartea -

Bizkaia

Motor-gidari gernikar bat hil da Muxikan izandako istripu batean

Lehenengo zantzuen arabera, berak bakarrik izan du istripua, BI-635 errepidean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat hil da gaur, osteguna, Bi-635 errepidean, Muxika herri bizkaitarraren parean, Ertzaintzak zabaldu duenez. Hildakoa 41 urteko gernikarra da.

Ezbeharra 16:40ean gertatu da. Lehenengo zantzuen arabera, motor-gidariak berak bakarrik izan du istripua, tartean beste ibilgailurik izan gabe.

Errepidea bi noranzkoetan itxi dute ordubetez, hilotza bertatik eraman arte, eta ondoren zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Azken ordukoa Bizkaia Gaurko azken ordukoa