Gizartea -

Malagan

Gizonezko bat atxilotu dute hildako emakume batekin lotura duelakoan

Emakumezkoa itota aurkitu zuten etxebizitza batean joan den urtarrilaren 3an. Momentuz, Poliziak ez ditu atxilotuaren aurkako froga eztabaidaezinak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizonezko bat atxilotu du Malagan, joan den urtarrilaren 3an hiriburu hartako etxebizitza batean izandako emakumezko baten heriotzarekin lotura duelakoan. Etxe hartan, gainera, sutea izan zen.

Ezbeharra Alemania kaleko etxebizitza batean jazo zen, Malagan. Poliziak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du eta, momentuz, ez ditu atxilotuaren aurkako froga eztabaidaezinak. Autopsiaren arabera, emakumezkoa itota hil egin zen.

Andaluziako Larrialdietarako Zerbitzuek dei bat jaso zuten urtarrilaren 3ko arratsaldean. Etxebizitza batean sute bat zegoela ezagutu ostean, suhiltzaileak, Polizia Nazionala, Udaltzaingoa eta osasun zerbitzuak mobilizatu zituzten. Etxebizitzara sartuta, emakumezkoaren gorpua aurkitu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea