Gizartea -

Hondakinak

Bizkaiak Jatako zabortegia irekiko du Artigaseko zaborra eramateko

Artigas zabortegiko edukiontzia bete egin da, eta berria egin arte, bederatzi hilabetez, Jatakoak jasoko ditu Artigasek hartu beharko zituen hiri hondakinak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak Jatako zabortegira eramango ditu, behin-behineko neurri gisa, Artigasek jaso beharreko hiri hondakinak, azken horren edukiontzia bete egin delako.

Aldundiak jakitera eman duenez, gaurtik aurrera hasiko dira zaborra Jatako zabortegira eramaten, eta bederatzi hilabetez egongo da neurria indarrean, Bilboko zabortegian edukiontzi berria egiteko denbora hori beharko baitute. Dagoeneko jakin omen diete neurria Maruri-Jatabeko Udalari eta Lemoizkoari.

Jatako zabortegia geldirik egon da 2014ko urtarrilaren 1etik, bi urtez jarraian, eta aurrerantzean Bizkaiko hiri hondakinak hartuko ditu, Tratamendu Mekaniko Biologikoa jaso ondoren.

Jatako zabortegiaren inguruko herritarrei ahalik eta kalte gutxien egiteko, kamioi kopurua mugatuko dute, eta astelehenetik ostiralera goizez eta arratsaldez eta larunbat goizetan bakarrik eramango dute zaborra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Bizkaia Gaurko azken ordukoa