Gizartea -

Garraio publikoa

Bartzelonako tren zerbitzua bere onera itzuli da, sutearen ondoren

Hondakinen artean piztutako sutearen ondorioz, kea pilatu da trenbide sareko tuneletan, eta zerbitzua geldirik egon da zenbait orduz.

Tuneletan pilatutako kearen ondorioz, tren zerbitzua eten dute Bartzelonan. Argazkia: EFE
Tuneletan pilatutako kearen ondorioz, tren zerbitzua eten dute Bartzelonan. Argazkia: EFE
Tuneletan pilatutako kearen ondorioz, tren zerbitzua eten dute Bartzelonan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako aldiriko tren zerbitzua etenda egon da gaur goizaldetik 11:00k aldera arte, Arc de Triomf geltoki zaharrean piztutako sutearen ondorioz. Suhiltzaileek sua itzali duteo, baina kea pilatu da trenbide sareko tuneletan. Zerbitzu etenak 72.000 bidaiari eta 210 tren ingururi eragin die.

Arc de Triomf edo Marina geltoki zaharrean pilatutako hondakinen artean piztu da sua, eta, ondorioz, ke handia sortu da trenbide sareko tuneletan.

Halaber, Bartzelonako metroko 1. linean ere izan du eragina; zehazki, metro zerbitzua etenda egon da Universitat eta Glories geltokien artean, eta, beraz, zerbitzurik gabe gelditu dira Bartzelona erdialdeko Catalunya, Urquinaona, Arc de Triomf eta Marina geltokiak. Hori dela eta, areagotu egin dira hiriburuan batetik bestera joateko ohiko zailtasunak. Metro zerbitzua 11:04an berrezarri da.

Bartzelonako Metropoliko Garraio enpresak azaldu duenez, autobus zerbitzua indartu du Bartzelona erdialdera joan nahi duten bidaiariak hartzeko.

Renfeko iturrien arabera, ke-lainoak arazoak eragin ditu aldiriko zerbitzuen R-1, R-2, R-3 eta R-4 lineetan.

Bestalde, Renfek baieztatu duenez, normaltasuna izan da nagusi Madril-Bartzelona-Frantzia abiadura handiko tren zerbitzuan.

Adif-en esanetan, goizaldeko ordu batean ikusi dute langileek kea, eta suhiltzaileei deitu diete. Suhiltzaileek tren zerbitzuko tunelak zeharkatu dituzte, kea zerk piztu duen argitzeko asmoz, baina Adifek nabarmendu du ez dutela inolako irregulartasunik aurkitu.

Suhiltzaileek eskatuta, tren batzuk hutsik ibili dira tuneletatik, bertan pilatutako kea desagerrarazi eta tren zerbitzua ahalik eta azkarren ezartzeko berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona bideoak Suteak gaur Gizartea bideoak Eguneko albisteak