Gizartea -
Doubs
Bi adingabe hil dira eskola autobus baten istripuan, Frantzian
Ezbeharra Pontarlier eta Morteau arteko errepide elurtu batean gertatu da, eta lau pertsona zauritu dira, 33 ikasle zeramatzan autobusean.
eitb.eus
12 eta 15 urteko bi ikasle hil dira eskola autobus batek Doubsen, Suitzako mugatik oso gertu, izan duen istripuan, France Info-k jakitera eman duenez.
Autobusak 33 ikasle zeramatzan, eta bi hildakoez gain, lau gaztetxo arin zauritu dira, Pontarlier eta Morteau arteko errepide elurtuan gertatutako ezbeharrean.
France 3k jasotako Rafael Bartold prefetaren adierazpenen arabera, gehiegizko abiadura eta errepidearen baldintza zailei egokitu ez izana izan dira ezbeharra eragin dutenak.
Autobusaren gidaria onik atera da, eta ez da zer gertatu den azaltzeko gai izan. Hori dela eta, psikologoen esku utzi dute.