Gizartea -

UTRERA

Emakume batek aizto batez zauritu du hamar hilabeteko alaba

Erasotzailea kalean biluzik, oihuka eta jendeari eraso egin nahian zebilela atxilotu, eta ospitalera eraman dute, Psikiatria sailean arta dezaten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak emakume estatubatuar bat atxilotu du Utreran (Sevilla), 10 hilabeteko alabari aiztoz eraso egin izana egotzita. Erakunde armatu horretako iturriek Eferi jakitera eman diotenez, haurra larri dago. Biktimaren ama Sevillako Virgen del Rocio ospitaleko Psikiatria sailean sartu dute.

Auzokideek Guardia Zibilari deitu diote, emakume bat, biluzik, kalean oihuka, eta jendeari eraso egin nahian zebilela jakinarazteko. Horren berri jasotakoan, patruila bat bertaratu da, eta agenteek emakumea atxilotu dute.

Emakumea atxilotu eta lasaitu ondoren, etxera eraman dute, eta hamar hilabeteko alaba aurkitu dute bertan. Gorputzean hainbat zauri zituen, aizto batez egindakoak antza, eta aiztoa ere aurkitu dute. Haurra larri ospitaleratu dute, eta ama ere eraman dute ospitalera, bertan arta dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea