Gizartea -

Ospitalea

Nafarroak ospitaleetako sukaldeen kudeaketa berreskuratuko du

"Janariaren hornikuntzaz eta prestakuntzaz" arduratuko litzateke administrazio publikoa, eta enpresa pribatuek egingo lituzkete gainerako lan batzuk.

Fernando Dominguez Osasun kontseilaria. Argazkia: Efe
Fernando Dominguez Osasun kontseilaria.
Fernando Dominguez Osasun kontseilaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Dominguez Osasun kontseilariak iragarri du Nafarroako ospitaleetako sukaldeen kudeaketa publikoa berreskuratzea proposatuko duela Mahai Sektorialean, nahiz eta erabakiak "urteko 700.000 euroko gainkostua izan".

"Janariaren hornikuntzaz eta prestakuntzaz" arduratuko litzateke administrazio publikoa, eta enpresa pribatuek egingo lituzkete gainerako lan batzuk.

Gaur egun Mediterranea de Catering enpresaren esku dago ospitaleetako sukaldeen kudeaketa, Yolanda Barcina buru zuen UPNren Gobernuak zerbitzu hori eman baitzion 3 milioi aurrezteko helburuaren aitzakian.

Kontratu hori irailean amaituko da, sailburuak azaldu duenez, eta "aurrekontuak ahalbidetzen duenean" jarriko litzateke neurria indarrean.

Nafarroako Gobernuak uste du "30 bat lanpostu publiko" sortuko dituztela horrela, eta 2,5-2,8 milioi euro arteko kostua izango du sukaldeak erosteak.

Dominguezek gogorarazi du Gobernua osatzeko adostu zuten akordioan agertzen dela neurri hori hartzea, eta elikagaien "kalitatea eta segurtasuna" bermatzeko izango dela, gaixoen elikadurak duen garrantzia dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroako albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Osasunari buruzko albisteak Nafarroako Ospitale Gunea albisteak