Gizartea -
Istripua
Gizon bat hil da Elgoibarren, autoa errepidetik irtenda
Hildakoa 67 urteko Elgoibarko bizilaguna da, eta berak zeraman autoa iraulita hil da.
Agentziak | Erredakzioa
67 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Elgoibarren, berak zeraman autoa errepidetik irten eta gero. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, auzo-bide batean gertatu da ezbeharra.
Goizeko hamaiketan, Kia Sorento bat Idotorbe auzoko errepide batean zegoela jakinarazi diote Ertzaintzari. Larritaldi-zerbitzuak ezbeharra izan den lekura gerturatu direnean, autoa iraulita zegoela ikusi dute, errepidetik kanpo.
Mediku batek 67 urteko gizonezkoaren heriotza baieztatu du. Berak zeraman autoa, eta ibilgailuan ez zegoen beste inor. Hildakoa Elgoibarko bizilaguna da.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.