Gizartea -
Zirkulazioa
Gidari bat larri zauritu da kamioi baten kontra talka eginda, Acedon
Marañongo gizonezkoa autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileak ateratzeko lanean ari dira.
agentziak | erredakzioa
Auto-gidari bat larri zauritu da kamioi batekin talka eginda Acedon, NA-132-A (Lizarra-Gasteiz) errepidean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 07:05 aldera gertatu da, eta Lizarrako eta Lodosako suhiltzaileak bertaratu dira, ibilgailuan harrapatuta geratu den auto-gidaria erreskatatzera.
Zauritua Marañongoa da, eta hainbat hezur hautsita dituela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.
Kamioiak gasolioa zeraman, eta agintariak isurien beldur ziren, Ega ibaitik oso gertu gertatu baita istripua, baina badirudi ez dela halakorik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea