Itxi

Gizartea

Hodei Egiluz

Autopsia, Hodei Egiluzi zer gertatu zitzaion argitzeko gakoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Galdakaoko gazteari lapurreta egin zioten pertsonen deklarazioak ere gertatutako argitzen lagun dezakeela espero da. Kasua sekretupean dago.

1:11

Hodei Egiluzen desagertzea ikertzen ari diren Espainiako poliziek espero dute gaztearen gorpuari egindako autopsiak gertatu zitzaiona argitzen lagunduko duela.

Hodeik 23 urte zituen, 2013ko  urriaren 19an Anberesen desagertu zenean. Lagun batzuekin afaldu zuen, eta, gero, kalean, bakarrik zegoela, bi lapurreta jasan zituen. Hortik aurrera gertatutakoa jakiterik ez dago, oraingoz.

?Ez geneukan zeri heldu; autopsiak eman ditzakeen datuen zain gaude?, aipatu dio ikertzaile espainiar batek Europa Press albiste agentziari. ?Gorpua agertu zenetik, aste guztia zain daramagu?, erantsi du.

Hodeiren hilotza Anbereseko Eskalda ibaian topatu zuten. Poliziak beti izan du susmoa ibaian egon zitekeela, baina, behin baino gehiagotan bertan bilatu arren, ez zuten inoiz ezer aurkitu.

?Ibai izugarria da, nabigagarria, indar handiko urak dituena; bertan lan egitea oso zaial da?, deitoratu du ikertzaileetako batek. Hala ere, Anbereseko Poliziaren urpekariek egindako lana eskertu du.

Anbereseko agintariek Hodei Egiluz desagertu zen inguruko segurtasun-kamerek grabatutako irudiak aztertu zituzten eta lapurretan jasan ostean egin zuen ibilbidea berregitea lortu zuten. Lekuko batzuek diote bizirik ikusi zutela, baina hortik aurrera ez dago zantzu gehiagorik.

Hodeiri lapurtu zioten pertsonak atxilotu eta behin-behinean kartzelatu egin zituzten. Gerora libre geratu ziren, epaiketaren zain. Pertsona hauen testigantzak ere Hodeiri zer gertatu zitzaion argitzeko lagunduko duela espero dute ikertzaileek. Kasua sekretupean dago, Anbereseko epaile batek hala aginduta.

Hodeiren gurasoak: "Erantzunak nahi ditugu"

Pablo Egiluzek, Anberesen desagertu zen gazte galdakoztarraren aitak, esan du "handia" dela "barruan" duten "mina", semearen gorpua aurkitu dutela jakin ostean, baina "orain erantzun argiak" nahi dituztela, Belgikako agintariei "heriotza argitzeko" eskatzen dietela.

Pablo Egiluz eta Koro Diaz gurasoek prentsaurrekoa eman dute Ambereseko udaletxean, Bart De Wever bertako alkatea alboan zutela, semea aurkitu dutela eta azalpenak emateko.

Pablo Egiluzek esan du orain "desagerpenaren inguruko gorabeherak argitzeko" unea dela, "gertatutakoaren erantzuna" behar dutela, eta hori eskatzen dietela Belgikako agintariei.

Bestalde, Ibon Uribe Galdakaoko alkateak adierazi du Hodei Egiluzen heriotzak amaitu egin dituela gaztea bizirik topatzeko "itxaropenak".

Agintaria Anberesetik itzuli da gaur arratsaldean, eta agerraldia eskaini du Galdakaoko udaletxean, udal talde guztietako ordezkariekin batera, dolu-minak adierazteko.

Uriberen esanetan, Hodeiren heriotza "inor jasotzeko prest ez dagoen kolpea izan da", eta horren senideek 853 eguneko borroka egin dutela nabarmendu du, hura topatzeko.

Orain, gertatutakoaren arduraduna edo arduradunak "nortzuk" diren eta "zergatik" egin duten argitu beharra dago. Horren ildotik, alkateak bat egin du Hodeiren gurasoek egindako eskaerarekin.

Horrez gain, Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan, Iñigo Urkullu lehendakariak "elkartasuna eta dolumina" adierazi dizkio Hodei Egiluz gazte galdakaoztarraren familiari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena