Gizartea -

Bardeetan

Gazte bat helikopteroz ebakuatu dute erroitz batetik erori ostean

Mendizaleak mina hartu du bizkar-lunbarretan, eta litekeena da bizkarrezurrean ere kolpea hartu izana. Nafarroako Ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko mendizale bat zauritu da Bardeetan, bertatik paseatzen zebilela, erroitz batetik behera erori ostean. Helikoptero batek ospitalera eraman du.

Frantziar jatorriko emakumezkoa beste bi lagunekin zegoen Cabezo de las Cortinaseko zonaldean paseatzen, amildegi txiki batetik behera erori denean, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Euren lagunek SOS Nafarroa zerbitzuari deitu diote eta horrek, emakumezkoa laguntzeko asmoz, Tuterako suhiltzaileak eta Nafarroako Gobernuko helikoptero bat mobilizatu ditu.

Mendizaleak mina hartu du bizkar-lunbarretan, eta litekeena da bizkarrezurrean ere kolpea hartu izana. Hori dela eta, esku-ohe batean eraman dute helikopteroraino, eta 11:22ean Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Tuterako polizia-etxeko Ingurugiroko patruilak bidali ditu Foruzaingoak, erreskate-lanetan lagundu eta jazoeraren izapideak euren gain har zitzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak