Gizartea -
Arrasaten
Bi emakume harrapatu eta ihes egin zuen gidari baten bila ari dira
Segurtasun Sailak eitb.eusi baieztatu dioenez, harrapaketa ostiral gauean gertatu zen Arrasaten.
EITB.EUS | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du ostiral gauean, Arrasaten, bi emakume autoarekin harrapatu eta ihes egin zuen gidaria identifikatzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi baieztatu dioenez.
Ezbeharra ostiralean 21:40ak aldera gertatu zen GI-2620 errepidean, Arrasate parean.
Biktimak, 36 eta 37 urteko Arrasateko bizilagunak, arin zauritu ziren eta Arrasateko ospitalera eraman zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea