Gizartea -
Osasuna
Plastiko zatiak topatu dituzte Mars konpainiaren txokolatina batean
Badaezpada, konpainiak 'Mars' eta 'Snickers' makardun txokolatinak merkatutik erretiratzeko agindua eman du 55 herrialdetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Plastiko zatiak topatu dituzte Mars konpainiaren txokolatina batean, Alemanian, eta, ondorioz, Ameriketako Estatu Batuetako gozoki ekoizleak bere produktuak erretiratzeko agindua eman du 55 herrialdetan.
Gainera, kontsumitzaileei produktu horiek ez erosteko dei egin die, kaltetutako txokolatina gehiago antzeman ez dituzten arren. Marsek adierazi du “badaezpadako” neurriak direla.
Konpainiak ez du zehaztu ze herrialdetan agindu duen bere produktua erretiratzea, baina, Reuters agentziaren arabera, gehienak Europakoak dira.
Alarma Alemanian piztu da. Emakume batek ‘Snickers’ markadun txokolatina batean plastiko zatiak aurkitu zituen eta konpainiari kexa bat igorri zion, kaltetutako produktuarekin batera.