Gizartea -
Tuteran
Gizon bat atxilotu dute erabiltzeko prest zuen balezta bat izateagatik
Baimenik gabe armak izatea egotzi diote 48 urteko auzokideari. Agenteek atxilotuaren autoaren maletategiaren barnean aurkitu zuten balezta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
48 urteko Tuterako auzokide bat inputatu du Foruzaingoak, baimenik gabe armak izatea leporatuta, gau-ikuspenerako mira optikoa zuen eta erabiltzeko prest zegoen balezta bat atzeman ostean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Herritarren Segurtasunerako kontrol batean lanean zebilen Prebentziorako patruila batek ibilgailu bat gelditu du, eta bi bidaiariak identifikatu ostean, maletategiaren barruan balezta handi bat aurkitu du. Balezta gau-ikuspenerako mira optikoa zuen eta erabiltzeko prest zegoen.
Arma horrek ez zuen baimenik ezta identifikazio-zenbakirik. Hori dela eta, Armen Araudiari erreparatuta, jabeari konfikatu diote. 7.2. kategoriako arma bat da, ehiza larrian erabiltzekoa, batez ere basurdeak ehizatzeko, jabeak berak adierazitakoaren arabera.
Fiskaltzarekin kontsultatu ostean, baimenik gabe armak izatea delitua dela baieztatu dute, hori dela eta, izapideak zigor-epaitegietara igaro dira.
Ondorioz, baleztaren jabea inputatu dute. Tuterako Polizia Judizialak igorri dizkio Instrukziozko Epaitegi batera auziaren izapideak.