Gizartea -

Iruñea

Auzipetuta, 200 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik N-121 errepidean

Auzipetutako gidaria 22 urteko donostiar bat da. Aipatu errepidean abiadura muga 100 km/h-koa da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte  bat atxilotu dute bideko segurtasunaren kontrako delitua egotzita, Iruñea eta Tutera lotzen dituen N-121 errepidean 200 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik, muga 100 km/h-koa den tarte batean.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gertakariak igande arratsaldean jazo ziren. Foruzaingoak radar bidez antzeman zuen eta errepide berean ezarritako alkoholemia kontrolgune batean atxilotu zuen beste patruila batek.

Kasua Tuterako epaitegiaren esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostiako informazioa Iruñeko argazkiak Albisteak