Gizartea -
Gertaera
Hildako bat Iruñean, etxean erori eta egunetan harrapatuta egon ostean
Igandean konorterik gabe topatu zuten haren etxeko sukaldean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hil egin da -etxean erori eta hainbat egunez haren etxeko sukaldean harrapatuta egon ondoren- igandean erreskatatu zuten adineko emakumea.
Emakumeak 79 urte zituen, ez zuen bikotekiderik eta bakarrik bizi zen.
Suhiltzaileek erreskatatu zuten igandean eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten.
Hildakoaren bizilagunek Iruñeko Udaltzaingoari dei egin zioten, haren etxeko leiho bat irekita zegoela eta logela bateko argia egun askotan piztuta zegoela konturatu ostean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea