Gizartea -

Donostia

Bilera informatibo batekin emango diete hasiera Txomin Eneko lanei

Lanak nola egingo dituzten azalduko diete herritarrei, eta lehenengo fasean ia mila etxebizitza eraikiko dituzte.

Lanak Txomin Enean. Argazkia: EiTB
Lanak Txomin Enean.
Hasi dira Txomin Enea eraberritzeko lanak

1:30

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak Txomin Eneako urbanismo lanak inauguratuko ditu gaur, prozesuari buruzko informazioa herritarrei helarazteko bilera batekin, eta lehenengo fasean ia mila etxebizitza eraikitzea aurreikusi dute.

"Harri bat jartzera joan beharrean, Txomin Eneko lanen hasiera horrela izango da, informazio zuzena helarazita", iragarri du Eneko Goia alkateak.

Goiak gogorarazi du "aparteko garrantzia" duten lanak izango direla, krisiak eragindako "hainbat urteko geldialdiaren ostean" lehenengoz etxebizitza babestuko proiektu handi bat egingo delako.

Era berean, lanen beste helburu nagusietako bat uholdeak saihestea izango dela azpimarratu du, eta, horretarako, Txomin Enearen altuera igoko dutela, eta URA agentziak Urumean lanak egingo dituela.

Babes ofizialeko 400 etxebizitza baino gehiago

Guztira 930 etxebizitza eraikiko dituzte, eta horietako 400 baino gehiago babes ofizialekoak izango dira; 160, udal alokairukoak; 130, tasatuak; eta gainerakoak, libreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia argazkiak Gaurko azken ordukoa