Gizartea -

Bizkaia

Marihuana plantazio bat desegin dute Uribe eskualdean

Bi lagun daude atxilotuta. 727 landare eta marihuana hazteko hainbat material atzeman dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uribeko eskualdeko herri batean (Bizkaia) marihuana plantazio bat desegin du Espainiako Poliziak. Bi lagun atxilotu eta 727 landare atzeman ditu.

Droga trafikoaren eta argindar zerbitzuaren iruzurraren delituak egotzi diete bi lagunei, Poliziak zehaztu duenez.

Marihuana landarez gain, 28 lanpara, 31 transformadore, 9 haizagailu eta marihuana hazteko hainbat gailu atzeman dituzte etxe baten barruan jarritako negutegi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa