Gizartea -

Bartzelona

Emakume bat atxilotu dute bikotekide ohia hiltzea egotzita, Badalonan

Esquadra Mossoek 56 urteko gizonezkoa labankadaz hiltzeagatik atxilotu dute. Bikotekide ohiak elkarrekin bizi ziren, banatuta egon arren.

Hilketa gertatu den lekua, Badalonan. Argazkia: Efe
Hilketa gertatu den lekua, Badalonan.
Hilketa gertatu den lekua, Badalonan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek emakume bat atxilotu dute Badalonan (Bartzelona), bikotekide ohia, 56 urteko gizonezkoa, hiltzea leporatuta, Kataluniako Poliziak jakitera eman duenez.

Krimena 02:50 aldera gertatu da, Montigala auzoko etxebizitza batean. Bikoteak bi seme-alaba zituen, eta elkarrekin bizi ziren, banatuta egon arren.

Emakumeak bizilagun bati jakinarazi dio bikotekide ohiari arma zuriz eraso diola eztabaida baten ostean.

Erasotzailearen aitorpena dela eta, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira gizona suspertzen saiatzera, baina ezin izan dute ezer egin.

Esquadra Mossoek atxilotu egin dute 50 urteko emakumea, eta ikerketa hasi dute gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak