Gizartea -

Lan-istripua

Irungo banatzaile bat hil da Beran izandako istripuan

Kamioi batekin talka egin ostean, furgonetako gidaria ibilgailu barruan harrapatuta hil da.

Pertsona bat hil da istripu batean, N-121-A errepidean, Beran. Argazkia: @policiaforal_na
Pertsona bat hil da istripu batean, N-121-A errepidean, Beran. Argazkia: @policiaforal_na
Pertsona bat hil da Beran, kamioi eta furgoneta baten arteko talkan

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo banatzaile bat hil da Beran (Nafarroa) izandako istripuan. 42 urteko gizonezkoak gidatzen zuen furgonetak kamioi batekin egin du talka. LAB  sindikatuak lan-istriputzat jo du ezbeharra.

Kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute 64. kilometroan. Errepideak Iruñea eta Behobia lotzen ditu.

Nafarroako larrialdi zerbitzuak telefono deia jaso du 05:52an. Furgonetako gidaria konorterik gabe ibilgailu barruan harrapaturik zegoela jakinarazi dute deian. Guardiako talde medikoa, Oronozeko suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira.

Biktima bertan hil egin da eta suhiltzaileek gorpua erreskatatu dute. Gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egiteko. Kamioilaria onik atera da.

Istripuaren ondorioz errei bat itxi behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Albisteak Nafarroa Gaurko azken ordukoa