Gizartea -
Trafikoa
N-113 errepidea zabaldu dute, Castejon parean
Martxoaren 1etik itxita egon da 75. eta 77. kilometroen artean, Ebro ibaiak gainezka egin zuelako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
N-113 (Iruñea) errepidea zabaldu dute gaur Castejon parean, 75. eta 77. kilometroen artean, Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez. Martxoaren 1etik itxita zegoen bidea, Ebro ibaiak gainezka egin ostean.
Oro har, normaltasuna da nagusi gaur goizean Nafarroako errepideetan.
Bigarren mailako errepideei dagokienez, itxita dago NA-137 errepidea, Juan Pito bentatik aurrera (47. kilometroa), elurragatik.
Halaber, ibilgailuek kateak behar dituzte Aralarko San Migelera doan NA-7510 errepidean eta Izaba eta Zuriza arteko NA-2000 errepidean.
Bestalde, itxita jarraitzen du NA-8304 errepideak Beran, bidean zulo bat baitago.