Gizartea -
2015
Dibortzioek behera egiten jarraitzen dute EAEn eta Nafarroan
Iaz 4.737 dibortzio izan ziren Euskadin, 2014an baino % 2,2 gutxiago, eta 206 banaketa. Bestalde, Nafarroa dibortzio eta banaketa tasa txikiena izan duten erkidegoen artean dago.
Agentziak | Erredakzioa
Dibortzioek eta banaketek behera egiten jarraitu dute 2015ean, EAEn. Iaz 4.737 dibortzio izan ziren Euskadin, 2014an baino % 2,2 gutxiago, eta 206 banaketa.
Bestalde, Nafarroa dibortzio eta banaketa tasa txikiena izan duten erkidegoen artean dago. Hala, 1.000 biztanleko 2,1 banaketa gertatu ziren Foru Erkidegoan.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur emandako datuen arabera, banaketa eta dibortzio eskaerek % 2,6 behera egin zuten iaz Espainian.
Euskadin, 1.000 biztanleko 2,3 eskaera jaso zituzten. Estatuan, aldiz, 2,8 eskakizun jaso zituzten.
Gehienak adostuak
Dibortzioa edo banaketa eskatzeko biderik erabiliena adostua izan zen euskal herritarren artean. Hala, 3.039 formula adostuarekin eskatu zituzten EAEn, 2014an baino % 1,6 gutxiago.
Gainera, 1.698 dibortzio ez adostu eman ziren, 2014an baino % 3,6 gutxiago.
Bestalde, 148 banaketa adostu izan ziren iaz EAEn, 2014an baino % 3,9 gutxiago. Ez adostuak, ostera, 58 izan ziren, aurreko urtean baino % 15,9 gutxiago.
Azkenik, hiru ezkontza deuseztatu zituzten iaz Euskadin, 2014an baino % 62,5 gutxiago.