Gizartea -

ALERTA

Bilboko Udalak arretaz ibiltzeko eskatu du, marea biziak direla eta

Urak gainezka egiteko arriskua dela eta, zaintza-talde berezi batek kontrolatuko du itsasadarraren ingurunea. Halaber, hiriko estoldetan prebentzio lanak egin dituzte.

Bilboko Udalak hedabideak jarraitzea eta itsasadar alboan ez aparkatzea aholkatu du. Argazkia: EITB
Bilboko Udalak hedabideak jarraitzea eta itsasadar alboan ez aparkatzea aholkatu du. Argazkia: EITB
Bilboko Udalak hedabideak jarraitzea eta itsasadar alboan ez aparkatzea aholkatu du. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak (Bizkaia) alerta ezarri du asteazkenean, martxoaren 9an, hasi eta larunbatera arte, marea biziak izango baitira, eta itsasadarraren inguruan arretaz ibiltzeko eskatu dute Udaletik.

Udalak adierazi duenez, iragarpenen arabera, marea biziak itsasgorarekin batera izango dira, goizalde aldera. Ondorioz, itsasadarreko urak hiriko hainbat eremutan bere maila gainditzeko arrisku handia dago. Elorrieta, Zorrotzaurre eta Euskalduna Zubiko biribilgunea, eta Deustuko, Abandoibarrako eta Unibertsitateen etorbidea kaleko paseoak izango dira arrisku handieneko tokiak.

Bilboko Udaleko Hiri Segurtasunerako Sailak zaintza-talde berezi bat ezarriko du egun hauetan itsasadarrak gainezka egiteko arriskuagatik. Era berean, prebentzio-lanak egin dira hainbat estoldatan, eta kamioiekin lan egingo dute itsasadarreko bi aldeetan mareen ur-maila arintzeko. Bestetik, Bilboko lau puntutan zakuak jarriko dituzte urari aurre egiteko.

Marea biziak direla eta, azken orduko albisteen berri hedabideen bitartez jarraitzeko aholkatu du Udalak, eta, ahal den heinean, itsasadarretik gertu ibilgailurik ez aparkatzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gizartea bideoak Eguneko albisteak