Gizartea -

Bilaketa dispositiboa

Desagertutako emakume baten bila ari dira Abadiñon

70 urteko emakumea atzo arratsaldean desagertu zen, Traña-Matiena auzoan. Familiak emakumearen berri azken aldiz 15:00ak aldera izan zuen.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 urteko emakume bat desagertu zen atzo arratsaldean Abadiñon (Bizkaia), konkretuki Traña-Matienako auzoan, Segurtasun Saileko iturriek gaur eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Senitartekoek emakumearen berri azken aldiz 15:00ak aldera izan zuten. Ertzaintzak abisua 22:00ak aldera jaso zuen, eta berehala desagertua bilatzeko dispositibo bat martxan jarri zuten.

Desagertuaren etxetik gertu eta inguruetan bilatu zuten, baina inolako emaitzarik gabe. 01:00etan bilatzeari utzi zioten.

Ertzaintza eta Abadiñoko Udaltzaingoa goizean berriro hasi dira bilatzen, 08:30ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak